Hitanoaren erabilera.

Hitanoa euskaraz lagunartean erabiltzen den tratamendua da, azken hamarkadetan indarra galtzen joan dena. 

Adinekoek gainbehera horren zergatiak azaltzen dituzte bideo honetan, eta gazteek, berriz, beraiek hikaren erabilera nola ikusten duten kontatzen dute Ahotsaren ahozko ondarean.

Galtzen ari den honetan,  bada gertaera hau ikertu eta berreskuratzeko ahaleginean hasi denik ere; kasuan noka. Emakumeak ahalduntzeko tresna garrantzitsua delakoan baitaude. Esperientzia hauek bildu eta bideo erreportaje hau egin dute Argia aldizkarian, Larrun aldizkariko idatzizko erreportajearen osagarri moduan.

Zeuok erabiltzen al duzue?

Neguko jaiak, euskal mitologia, natura, lurra, ilargia, eguzkia,ura, sua, haizea…

Ingurune natural guztiek, elementu guztiek, bere anima eta bizitza propioa dute: “Izena duenak izana du”.

Ezin ditugu ulertu Euskal Herriko jai asko  eta asko (San Tomas, Santa Ageda, Inauteriak, San Juanak…) hainbat sinesmen eta ohiturarik gabe: natura, eguzkia, ilargia, urtaroak, ama lurra… Eta hori da guk, B1 taldekook egun duguna, hauek guztiak batu eta euskal mitologiaz eta pertsonaiez aritu gara.

Gaur, hona, naturarekin harreman zuzena duten zenbait pertsonaia dakartzagu. Ezagutzen dituzue?

MARI

Naturaren indarra irudikatzen du, eta, bere botere ahaltsuarekin, naturako indarren arteko oreka mantentzen du. Naturaren erregina da, eta, Mari hurbil denean, ekaitza etortzen da.

Jarraitu Neguko jaiak, euskal mitologia, natura, lurra, ilargia, eguzkia,ura, sua, haizea… irakurtzen

KORRIKA kanta guztiak, entzungai Spotify plataforman.

AEK-k KORRIKA kanta guztiak jarri ditu entzungai sarean, streaming bidezko Spotify musika-plataforman.

Aide KORRIKABizi ganorazZirkorrika denak daude eskuragarri playlist berean, klik bakar batzuetara. Spotifyk gailu eta sistema eragile anitzekin funtzionatzen du: Android, IOS, Windows, baita web nabigatzaileetan ere. Alabaina, erabili ahal izateko ezinbestekoa da doako erabiltzaile-kontua sortzea.

Hemen duzue web nabigatzailearen bertsioan sartzeko esteka zuzena. Aurtengo kantak dioen moduan, Klika egin eta gozatu! Jarraitu KORRIKA kanta guztiak, entzungai Spotify plataforman. irakurtzen