{"id":718,"date":"2018-03-20T21:45:55","date_gmt":"2018-03-20T19:45:55","guid":{"rendered":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/?p=718"},"modified":"2018-03-20T23:13:56","modified_gmt":"2018-03-20T21:13:56","slug":"udaberria","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/blog\/udaberria\/","title":{"rendered":"Udaberria!"},"content":{"rendered":"<p>Negua joan da eta udaberrian sartu gara. Adituen kalkuluen arabera, 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu aurtengoak; ekainaren 21ean sartuko gara udan.<\/p>\n<p><strong><span style=\"color: #ff6600\">Udaberriko ekinokzioa<\/span><\/strong><\/p>\n<p>Martxoaren 20-21ean izaten da ipar\u00a0 hemisferioan udaberriko ekinokzioa. Egun horretan, <em>Lurraren<\/em> errotazio-ardatza, ohiko moduan, albo batera orientatuta egoten da. Halere, <em>Eguzkiaren<\/em> eta bere arteko irudizko marrak zein ardatzak sortzen duten planoak 90 graduko angelua neurtzen du;. hau, \u00a0<em>Lurrak<\/em>\u00a0<em>Eguzkiaren<\/em> inguruan mugitzean osatzen duen planoarekiko. Ondorioz, egunak eta gauak 12na orduko iraupena dute planeta osoan.<\/p>\n<p>Udaberriko ekinokzioaren aurretik, eguna gaua baino laburragoa izaten da Ipar hemisferioan eta, ondoren, eguna gaua baino luzeagoa izatera igarotzen da. Hego hemisferioan irailaren 21-22an gertatzen da.<\/p>\n<p><!--more--><strong><span style=\"color: #ff6600\">Ordu aldaketa<\/span><br \/>\n<\/strong>Udaberrian sartu berri garen honetan, erlojuak udako ordutegira egokitzeko unea ere gertu dugu. Izan ere, ordulariak ordubete atzeratu beharko ditugu.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/orduda2015.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-727 size-medium\" src=\"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/orduda2015-300x300.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"300\" srcset=\"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/orduda2015-300x300.jpg 300w, http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/orduda2015-150x150.jpg 150w, http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-content\/uploads\/2018\/03\/orduda2015.jpg 320w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p><span style=\"color: #ff6600\"><strong>Apirilean sartuko gara laster. <\/strong><\/span><\/p>\n<p>Udaberrian sartu ostean, normalki, euria gehienok nahi duguna baino gehiagotan botatzen du. Aurten auskalo! Elurra ote? Aste Santuko oporrak ere izango ditugu\u2026\u00a0<strong><span style=\"color: #0000ff\"><a style=\"color: #0000ff\" href=\"http:\/\/www.blogseitb.net\/euskara\/\">Euskara<\/a>k<\/span><\/strong> bere inguruan zenbait esaera baditu. Ikusi, ikusi..<\/p>\n<p><strong><span style=\"color: #ff6600\">Ezagutzen dituzu apirilaren inguruko esaerak, euskaraz? Hona hemen, batzuk.<br \/>\n<\/span><\/strong><\/p>\n<blockquote><p><span style=\"font-size: 12pt\">-Martxoa haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apiril ona ezagutzeko ehun urte bizi beharko! Ehun da bat baditut eta ez dut onik ere ezagutu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apiril, biribil, urdea txerri-tokian hil (Apirileko eguraldi txarragaitik).<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila bero, negua gero.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila euritsu, urte hura ogitsu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila haizetsuak nekazaria pozten du.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila hotz, miseria ogi-artoz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila hotz? Ez gari ta ez agotz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila joan eta maiatza gero, agoztegian agotza bego.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila joan ta maiatza gero, ganbara bazterrean agotza bero.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirila on ikusi nahi duenak, ehun urtez behar du bizi.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirilean euri aunitz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirilean euria goian-behean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirilean ihintza, ogi-urte.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirilean inusturia jotzen badu, berri ona da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirileko egunak hiru aro.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirileko euriak balio du ardi-arkina hoberena.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Apirileko ziza, urrea baino hobea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: 12pt\">-Txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen.<\/span><\/p><\/blockquote>\n<p><strong><span style=\"color: #ff6600\">Zer iruditu zaizue? Zein da gehien gustatzen zaizuena?\u00a0 Udaberriarekin lotutakorik ezagutzen duzue? Esango diguzue!<\/span><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Negua joan da eta udaberrian sartu gara. Adituen kalkuluen arabera, 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu aurtengoak; ekainaren 21ean sartuko gara udan. Udaberriko ekinokzioa Martxoaren 20-21ean izaten da ipar\u00a0 hemisferioan udaberriko ekinokzioa. Egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza, ohiko moduan, albo batera orientatuta egoten da. Halere, Eguzkiaren eta bere arteko irudizko marrak zein ardatzak sortzen duten &hellip;<br \/><a href=\"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/blog\/udaberria\/\" class=\"more-link pen_element_default pen_icon_ellipsis\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":11,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[12,1],"tags":[93],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/718"}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/11"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=718"}],"version-history":[{"count":17,"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/718\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":739,"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/718\/revisions\/739"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=718"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=718"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/www.egela.aek.eus\/bloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=718"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}