Isilpekotasun politika

Izen-ematea

4.- WEB-GUNE HONEK HARPIDETZA DU

Gune honetan aritzeko nahitaezkoa da izena ematea. Izen-emate hori modu askotakoa izan daiteke. Gehienetan eskaintzen dugun online ikastaroren baten kontratazioarekin edukiko du zer ikusia, beraz, ordainpekoa izango da. Beste batzuetan, ordea, eduki didaktikoak doakoak izango dira. Kasu horietan, erabiltzailearentzat doakoa izango da izen-ematea.


5.- IRAUPENA

Erabilerari buruzko baldintzek web-gunean aldatu gabe dirauten bitartean bere horretan iraungo dute. Ildo horri jarraiki, AEK-k edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web-gunean bertan agertu beharko dira.

6.- BERMEAK BAZTERTZEA

AEK-k ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen dituen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, AEK-k ez ditu bermatzen web-guneko edukiak, ezta horren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipatu daiteke matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web-gunean sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena dela, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, AEK-k web-gune honetako edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

7.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta Internetek dituen berezitasunengatik, AEK ez da izango web-guneko edukiak erabiltzearen edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte edota galeraren erantzule, arduragabekeria barne eta inolako mugarik gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango, AEK edo AEK-k baimendutako edozein ordezkari kalteei buruz jakinean jarrita ere. Kalte eta galera guztiengatik, arduragabekeria barne eta inolako mugarik gabe, erabiltzailearen aurrean AEK-k hartutako erantzukizunak ez du gaindituko erabiltzaileak web-gunera sartzeko ordaindutako zenbatekoa.

8.- ESKUMENA

AEK-k ez du kontrolik web-gunea erabil dezaketenekiko edota horien kokaguneekiko. Web-guneko erabiltzaileek eta AEK-k, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web-gunearekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.