19/20 ikasturteko eskaintza.

Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu.

Online-ikastaroek iraupen zehatza dute (20-190 ordu), bai eta helburu zehatza ere, eta denbora-epe jakin batean egiten dira (hiru hilabetean edo ikasturte osoan). Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena izango dituzu, ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea ere bai. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz ematen ditugu. 

Hona hemen eskaintza:

Euskalduntzeko, hobetzeari begirako eta mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak:

    • A1, A2, B1, B2. C1 eta C2.
    • C2 atarikoa, Itzulpengintza...
    • Boga metodologian oinarritutako ikastaroak.

Datak eta prezioak:

Euskalduntze-mailak:

    • A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
    • Urriaren 1etik ekainaren 21era (190 ordu): 627 €.
    • Urtarriletik maiatzera 100 ordu. 348 euro.
    • C2 mailakoa urriaren 1etik maiatzaren 29ra (190 ordu): 705 €.

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa.

    • C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
    • Urritik urtarrilera, otsailetik ekainera eta uztailetik irailera.100 ordu. 348 €.

Itzulpengintza ikastaroa.

    • Ikastaroa erabat on line burutuko da. irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera, martxotik maiatzera. 30 ordu.246 euro.
    • Programa

BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak:

    • Hiruhileko bat: 222 euro. 72 ordu. (urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).
    • Bi hiruhileko: 444 euro. 144 ordu. (urritik apirilera, urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
    • Hiru hiruhileko: 666 euro. 216 ordu.
      • Hona hemen hasierako unitate baten eredua/demoa.
      • Mintza-saioak egin daitezke, baina hasiera-mailetan ez dugu aholkatzen. Aparte kontratatu behar dira. Ordubete astero. Mintzasaio solteak: 41 euro ordua; taldean, 5 pertsona gutxienez: 8 euro ordua.

C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, martxoan eta irailean. 

    • Apirilean eta irailean.40 ordu.205 euro.

AEKn euskara-irakasle izateko oinarrizko ikastaroa:

    • Ikasturte osoan, lau ikastaro antolatu ohi ditugu: 3 konbinatu, aurrez aurreko 5 saiorekin, eta 1 guztiz online.100 orduko ikastaroak dira guztiak.458 €.
      • Konbinatuak: irailetik urrira, azarotik abendura eta martxotik maiatzera.
      • Online: urtarriletik maiatzera.
    • Ikastaroaren programa.

Ikastaro hauen guztien demoak ikusi nahi badituzu, sartu hemen bisitari gisa.

Zure maila zein den jakin nahi baduzu sakatu hemen.

Azterketa ofizialen infromazioa hemen.

Bekak ere badaude. Hemen informazio gehiago.

Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko: e-idazkaritza@aek.eus

Azken aldaketa: asteartea, 2019(e)ko irailaren 3(e)an, 17:50(e)an