Aurrematrikula 17/18 ikasturterako.

2017/18 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo hasi nahi dutenek orain matrikulatuz gero hainbat abantaila izango dute; aurten ere deskontua izango baitute aurrematrikula eginez gero. Ekainaren 19a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa-lehenengo ordainketa:

  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 120 ordu-240 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €

Matrikula-itzulketak

  • Ikastaroa ez egitea erabakiko balute, aurrematrikularen %100 itzuliko diegu, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.
  • Irailean matrikula formalizatu beharko dute.

Hauek dira matrikula-dirua itzultzeko ohiko baldintzak:

  • Eskolak hasi baino lehen: ez dute ezer ordaindu beharko.
  • Orduen %3 emanda egon baino lehen: matrikularen %10 ordaindu beharko dute.
  • Orduen %3-% 6 tartean: % 50 ordaindu beharko dute.
  • Orduen % 6 emanda egon eta gero: matrikula osoa ordaindu beharko dute.

Aurremtarikula egiteko:

  • Epea: ekainaren 19a baino lehen.


Azken aldaketa: osteguna, 2017(e)ko maiatzaren 18(a)n, 15:06(e)tan