Udako ikastaroak 2018. Matrikula zabalik!

Udan ere antolatuko ditugu azterketak prestatzeko ikastaroak.

Ikastaroaren ezaugarriak:

    • Erabat online.
    • Tutore baten etengabeko artapena eta jarraipen pertsonalizatua.
    • Tutoretza-saioak 15 egunean behin (bideo- eta audio-konferentzia bidez).
    • Etengabeko ebaluazioa.

Betebehar teknikoak:

    • IKTen oinarrizko erabilera.
    • Web-kamera edota mikrofonoa.
    • Interneterako konexioa.
    • Software librea edo doakoa erabiltzen dugunez, ikastaroaren bidez eskuratuko duzu beharrezko bestelako softwarea.

Iraupena: 100 ordu.

Egutegia: uztailaren 4tik irailaren 23ra.

Prezioa: 342 euro.

Ikastaroen ereduak: hemen ikusi ahal dituzue (erabiltzaile-izena eta pasahitza: demoak). HABEren azterketara aurkezteko aukera ere izan dezakezue: informazio gehiago.

Diru-laguntzak

    • HABEk diru-laguntzak ematen ditu, azterketa gainditutakoan: informazio gehiago.
    • Zeure herriko udalak ere diru-laguntzak eman ditzake; galde ezazu udaletxean. 

HABEren C2 mailako ikastaroa eta proiektua gaindituta dituztenentzat.

    • IVAPeko azterketa, IRALEkoa edo besteren bat prestatu nahi dutenentzat.
    • Astero, azterketaren simulazioak egingo ditugu.
    • 2 tutoretza-saio, bideo- edo audio-konferentzia bidez.

Iraupena: 40 ordu.

Egutegia: irailaren 3tik 28ra.

Prezioa: 205 euro.

Ikastaroen ereduak: hemen ikusi ahal dituzue (erabiltzaile-izena eta pasahitza: demoak). HABEren azterketara aurkezteko aukera ere izan dezakezue: informazio gehiago.

BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak. Hasiera-mailak (A1 eta A2):

    • Uztailaren 4tik irailaren 30era.
    • 218 euro.
    • Mintzasaioak egin daitezke, baina hasiera-mailetan ez dugu aholkatzen. Aparte kontratatu behar dira. Ordubete astero.
      • Mintzasaio solteak: 41 euro ordua.
      • Taldean, 5 pertsona gutxienez. 8 euro ordua.

AEKn euskara-irakasle izateko oinarrizko ikastaroa:

Egutegia: irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik maiatzera, martxotik maiatzera.

Iraupena: 100 ordu.

Prezioa: 450 €.

Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko:

Save

Save

Azken aldaketa: osteguna, 2018(e)ko ekainaren 14(e)an, 10:57(e)an