Aste Santuko oporrak

Aste Santu honetan Soriako Burgo de Osma herrian izan gara. Ezusteko polita izan da niretzat, inguru lauagoa, lehorragoa… topatzea espero nuelako (aurreiritziak zer diren!). Bertara joanda, ibaiertz berde ederrak daude, nahiko naturalak, berezko landaredia gordetzen dutenak: makalak, zumarrak, sahatsak… Horretaz gain bertatik ordubete eskasera, Urbion Mendiak daude, inguru zoragarria: Laguna Negra deiturikotik abiatuta (honek ere merezi du bisitatxoa!), bertako tontor nagusira igo daiteke (2240 metro inguru), 5 ordu joan-etorrikoa; tontorreko ikuspegia paregabea! Eta euskaldun mordoa, horrelako leku guztietan egoten gara-eta!

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena IMG_20230406_185953-1024x768.jpg da
Gormazeko gaztelua

Hala ere, familia edo lagunekin joanez gero, natura eta kirolaz gain, inguruak beste mota bateko planak egiteko aukerak eskaintzen ditu, kultura eta gastronomia, besteak beste. Kulturari dagokionez, Aste Santuan, nola ez, oso prozesio ikusgarriak egiten dituzte eta, bestalde, gaztelu ederrak daude inguruan, baita herri txikienetan ere, horietako batzuk ondo zainduta ez badaude ere. Eta gastronomiari dagokionez, bestalde, arkume eta barazki ederrak dituzte, eta, nola ez, upategiak, non Ribera del Duero sor-markako ardoa sortzen duten. Guk ez genituen bisitatu, itzultzeko beti aitzakiaren bat utzi behar da-eta!

Argazkiak dituzue ikusgai. Guk izugarri gozatu dugu bertan; animatu, beraz, bisitatzera… Hala ere, zuek ere kanpoan izan bazarete, kontaiguzue labur non izan zareten, zer egin duzuen… aukeran plan gehiago izan dezagun. Bota, bada! Jarraitu Aste Santuko oporrak irakurtzen

Zein ondo aritu ginen!

Joan den astean mintzodromoanederki asko aritu ginen solasean 30 lagun inguru talde ezberdinetan goizean zein arratsaldean.  Gai ezberdinak izan genituen hizpide (oporrak, tabernak, patinete elektrikoak…). Hona hemen, argazki bat.

Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek. Ze ondo!

Mintzodromoa!

Noiz egingo dugu? Zer da?

Martxoaren 24an,  ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Orain artekoetan esperientzia ezin hobea izan da.

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

Partaideak

Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan. Txanda bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.

Parte hartu nahi baduzue

Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da. Izena emateko sakatu hemen.

Egunerokotasuna duten gaiak landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!

Horma hizlariak.

Ikastaroetan lantzen aritu gara martxoaren 8a. Egunean geure herrian kalean entzun ditugu borroka feministaren adierazle diren aldarrikapen ugari. Baina gure herrietako hormetan urte osoan zehar egoten dira aldarrikapena:  horma hizlariak Geure herri, hiri edo auzoetan borroka feminista aldarri dutenen bilduma osatzen aritu gara; Euskal Herriko zein kanpokoak. Hona hemen, bildutako batzuk.

Ea gustatzen zaizkizuen eta asmatzen duzuen nongoak diren. Hor hor erronka!