Hileko artxiboak: abendua 2017

Maialen Lujanbio 2017ko txapelduna. Zorionak!

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da. Arte Ederretan lizentziaduna da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izan zen, eta berriro ere irabazi zuen atzo 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Maialen Lunjanbiok bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Aitor Mendiluze izan da. Atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre, hurrenez hurren.

Jarraitu Maialen Lujanbio 2017ko txapelduna. Zorionak! irakurtzen

Izan zirelako gara eta garelako izango dira.

Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" Ereñotzun, Hernanin, 1860ko abuztuaren 14an jaio zen eta Altzan, Donostian, 1936ko ekainaren 3an hil. Bertsolaria izan zen; bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu izan zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen ziren bertsoetan eta garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen zen.

1936an Euskal Herriko txapelketa Nagusian txapeldun izan zen.

Jarraitu Izan zirelako gara eta garelako izango dira. irakurtzen