Hileko artxiboak: urtarrila 2018

Hasi dira inauteriak!

Hasi dira bai, inauteriak! Ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenekin ere ezagunak dira, tokia zein den. Inauteri izena inausi aditzari loturik bide dago, arbolak inausteko garaiarekin, alegia. Aratuste izenak, berriz, haragia jateari utzi behar zaion garaia du aipagai. Zaratarekin hartza bere kobazulotik aterarazi, udaberriaren seinale moduan, eta zomorroak uxatzearekin lotu izan da, baratze eta soroen emankortasunaren alde. Esatetako, Sakanako inauterietan-Olaztin simaurra botatzen da gurdi batetik; Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko; eta Ituren eta Zubietako joaldunek erritmozko zarata egiten dute bizkarrean daramatzaten joareekin, tunturroa (kapela konikoa-buruan dutela, ardi larrua soinean. Jarraitu Hasi dira inauteriak! irakurtzen

Lokailu politak eta itsusiak

Zein dira zuen ustez lokailu politak ? Zein itsusiak? Hona, C1 mailakoek egin dugun zerrenda.

Lokailu politak

 

 Gainera,

izan ere, laburbilduz,

                 hots,

esaterako,

              besteak beste,

behintzat

                                     jakina.

 

Lokailu itsusiak

Osterantzean, nolanahi ere,

zeren eta, eskuarki,

alabaina,

beharbada, bestalde,

hasteko

dena dela

Lokailu asper

Bi opari zuentzat

Urte berri on!  Urtea behar bezala hasteko, B2ko ikasleek bi opari dakartzate zuentzat. Gabonen aurretik, ikaskideei opari bana egin zieten eta, orain, horietako bi aukeratu dituzte blogean ipini eta zuek ere horiez  goza dezazuen. Ea gustuko dituzuen!

Bideoa

Oharra: lamiaren irudiaz behar bezala gozatzeko, Mitologik app deskargatu mugikorrean eta argazkia eskaneatu aplikazioan. Pertsonaia mitologiko honen istorioa entzun eta ikusiko duzue errealitate areagotuan.