Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abesti eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, “klika KORRIKA 2019” abestiaren erritmora!
Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi berean, osagarriak direnak ageri dira. 100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte lanean.
Niri izugarri gustatu zait ; Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea, berritzailea oso! Ikus-entzun eta esan, gustatu al zaizue? Eman zure iritzia, utzi iruzkina!