Hileko artxiboak: abendua 2020

Euskara-ikaslearen eskubideak.

E-uskaltegiko B1 mailako mintza-saioetan, euskara-ikaslearen eskubideez aritu ziren.  Ondorengo zerrenda egin zuten; ziur, zuk osatzen lagundu ahal diguzula, ezta?

EUSKARA-IKASLEAren ESKUBIDEAK:

1.- Euskara dohain ikasteko eskubidea dugu.

2.- Instituzio desberdinetatik, eta denok, diru-laguntzak jasotzeko eskubidea dugu.

3.- Euskarazko ekimenetan eta ekintzetan parte hartu ahal izateko, beherapenak izatea nahikotxo lagunduko liguke.

4.- Lasaiago eta astiroago hitz egiteko eskubidea dugu.

5.- Hiztegi publikoak eskura izatea ez legoke gaizki.

6.- Ez daukagu, derrigorrez, testuak, elkarrizketak… osorik zertan ulertu.

7.- Azterketa ez egiteko eskubidea dugu. Zergatik ez ikasi ,beste barik, ikasi nahi dugulako?

8.- Behin eta berriro hanka sartzeko eskubidea daukagu.

… Bestelako proposamenik? Ondo etorriak izango dira, animatu!

 

 

Ohiko galderak

  • Barakaldoko AEK-ko A1eko ikasleak gara .Hau da gure lehenengo ariketa:
  • Zer moduz ? Zelan?
  • Zenbat balio du ?
  • Zer gertatzen zaizu ? Zer duzu?
  • Zer botika hartzen duzu?
  • Badaukazu sukarrik ?
  • Bakarrik etorri zara ?
  • Badaukazu etxerako lanik?
  • Hortzak garbitu dituzu?
  • Zenbat balio du arrautz dozena batek?
  • Zer moduz egin duzu lo ?

Izan ahobizi digital!

200.000 lagun inguru ibili dira, ibili gara, aurtengo Euskaraldian. Euskararekin jarrera (pro)aktiboa erakutsi nahi dutenak ez dira gutxi. Interneten ere pauso handiak ari da ematen euskara. Adituen arabera, hizkuntzen %5 soilik daude sarean, eta talde horretan dago euskara, domeinu propio eta guzti, gainera. Halere, hutsuneak badaude: garenak baino gutxiago azaltzen gara euskaldunak sarean. 

Interneten nabigatzerakoan, askotan, ez diogu euskarari garrantzirik ematen. Euskaraldia izan daiteke urrats hori emateko behar duzun bultzada teknologia alorrean. Gailua konfiguratzea zaila iruditzen zaizu? Nola konfiguratu ez dakizu?  Irakurri librezale.eus orrialdean datorrena.  Zer iruditzen? Sarean pausua emateko prest?