Hileko artxiboak: otsaila 2021

Torrada, tostada, torrija… modu asko esateko

Egun on.
Esan ohi da turroia gabon garaitik kanpo gozoagoa dela. Ihauterietatik egun gutxi batzuk pasa badira ere, egizue proba, ea turroiarekin bezala, proposatuko dizuegun postea ere bere sasoitik kanpo gozoagoa den.
Dena dela, zuok zelan esaten diozue argazkietan ikus dezakezuen horri?

Gurean eztabaida luzea izan dugu honen gainean , eta , badirudi, Euskaltzaindiak Torrada duela onartuta.

Edozein modutan esan arren, garrantzia prestatzeak eta dastatzeak dauka… Nahikari eta Ziortzaren errezetak dituzue bertan.

ARATUSTE-TORRIJAK

Hasteko, kazo batean esnea botako dugu eta berotzen den heinean, azal zati bat limoi eta 2 koilarakada azukre bota.
Bitartean, opil ogia xerretan moztuko dugu. Xerrak loditxoak egitea gomendatzen dizuet. Horren ostean, hiru arrautza ontzi batera bota eta ondo nahastu. Ostean hasiko gara opil xerrak esne kazora botatzen, pixkana-pixkana, utzi xerrak esnea ondo xurgatzen. Ondoren, pasatu arrautza nahasietatik eta gero zartaginera. Hona botatzen dugunean, ohartu olio bero-bero dagoela.
Amaitzeko, eta oso inportantea , torrijak joango diren platerean, sukaldeko papera jarri, soberan dagoen olioa xurga ditzaten. Eta torrijen gainetik azukre kanelarekin hautseztatu.
Eta listo! Hona hemen aratusteko torrija gozo-gozoak.

AHIZKO TOSTADAK
 
Osagaiak
– 4 arrautza gorringo
– 125g azukre
– 50g arto irin findu
– 50g gari irin
– 1l esne
– limoi azala
– kanela zotza
frijitzeko:
irina, arrautza irabiatua eta olioa.
 
Esnea irakiten jarri (basokada bat izan ezik) limoi azal eta kanela zotzarekin.
Beste alde batetik, gorringoak ondo irabiatu eta, astiro-astiro, azukrea, irinak eta baso bete esne hotz gehitu. Ondo nahastu osagai guztiak. Gainetik esne irakina bota eta, ondo nahastutakoan, irakiten jarri, sendotu arte. Orea azpil batean jarri, zabal-zabal, eta bertan utzi guztiz hoztu arte.
 
Laukitxotan moztu, irin-arrautzetan pasatu eta frijitu. Amaitzeko, gainetik azukrea eta kanela-hautsa bota nork bere gustura.
 
On egin!!!!!

MENUA TALDE-AFARIRAKO

 

Erosketak:

– Sasoiko fruta (laranja, anana..)

– Ogia

– Etxeko arraultzak

– Serrano urdaiazpikoa

– Xerrak

– Patatak

– Piperrak

– Ramon Bilbao ardoa

Menu:

– Arrautza frijituak  serrano urdaiazpikoarekin edo xerrak patata frijitu eta piperrekin.

– Sasoiko fruta

– Ogia

– Ardo beltza

 

On egin!

 

Marian eta Miren

Zer nahiago dugu?

Marianek arraina nahiago du

Nik barazkiak nahiago ditut

Guk galtza bakeroak nahiago ditugu

Guk soinekoa nahiago dugu

Guk txakurrak nahiago ditugu

Nik haragia nahiago dut

Nik kafea nahiago dut eta Marianek tea nahiago du

Nik bi lagunentzako sofa nahiago dut

Marianek butaka nahiago du

Nik rocka nahiago dut

Marianek ere rocka nahiago du.