Euskara ikasteko aholku batzuk daude. Sarrera honetan ikusiko duzu guri lagundu diguten estrategia batzuk:
Ikasteko estrategiak:
– egunero errepasatzeak lagunduko dizu hobeto memorizatzeko, ikasitakoak hobeto barneratzeko
– eskemak egitea: eskemak bisualak badira, errazagoa da ikastea
– hitz berriak idaztea: egunero hitz berriak irakurtzen badituzu hobeto gogoratuko dituzu
– gramatika arauak ikasteko adibideak idaztea/jartzea lagungarria da zalantza gutxiago edukitzeko
Praktikatzeko estrategiak:
– lagunekin edota lanean hitz egitea, saiatu behintzat, lotsa kentzeko eta jariotasun gehiagorekin hitz egiteko
– telebista ikustea, irratia entzutea entzumena eta ulermena hobetzeko aukera onak dira
Bukatzeko, garrantzitsuena da pazientzia izatea, eta ez estresatzea. Poliki-poliki jarraitzea euskara ikasten, bere denbora eskatzen du.
Arantza eta Marta (A2ko ikasleak)