Hileko artxiboak: maiatza 2022

Ikasturte bukaerako topaketa: animatuko zara?

Asko gara E-uskaltegian gabiltzanok eta ekainaren 18an elkar hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako proposamena dugu: Plentziatik Butroe gaztelura ibilalditxoa egingo dugu eta ondoren parrilladatxo bat. Ez da ibilbide luzea izango (2 ordukoa, baino ez). Plentziako metro geltokian gera gaitezke goizeko 11etan.
Gela- saioetan hitz egingo dugu proposamenaz eta hari hau erabil dezakegu plana “borobiltzeko”. Izena eman nahi baduzu bete ondorengo galdetegia. Adi! Ekainaren 3a azken, eguna.

Aurre-matrikula abian da!

Hurrengo ikasturterako aurre-matrikula egiteko aukera izango da ekainaren 30era arte.

Datorren ikasturtean, 2022/23 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenentzat, AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEKren ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera). Ondorengo loturan egin  ahal da: aurre-matrikula.

Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

-%5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2021/22- prezioetan aplikatzen da).
 Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
– Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakiz gero aurrematrikularen %100 itzuliko dugu, ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Zalantzaren bat izanez gero bidali mezua e-idazkaritzara@aek.eus helbidera.