Hileko artxiboak: azaroa 2022

Izan ahobizi digital!

200.000 lagun inguru ibili ziren, ibili ginen, aurreko Euskaraldiaren ekimenetan. Euskararekin jarrera (pro)aktiboa erakutsi nahi dugunak ez gara gutxi. Interneten ere pauso handiak ari da ematen euskara. Adituen arabera, hizkuntzen %5 soilik daude sarean, eta talde horretan dago euskara, domeinu propio eta guzti, gainera. Halere, hutsuneak badaude: garenak baino gutxiago azaltzen baikara euskaldunak sarean. 

Interneten nabigatzerakoan, askotan, ez diogu euskarari garrantzirik ematen. Euskaraldia izan daiteke urrats hori emateko behar duzun bultzada teknologia alorrean. Gailua konfiguratzea zaila iruditzen zaizu? Nola konfiguratu ez dakizu?  Irakurri librezale.eus orrialdean ateratakoa.  Zer iruditzen? Sarean pausua emateko prest?

Euskaraldia.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da. Irekita dago Euskaraldian herritarrek izena emateko epea Belarriprest edo ahobizi  bezala parte hartu nahi duen orok izena emateko aukera zabalik dauka Euskaraldia hasi arte.
Aurten, gainera, aurreko edizioren baten izena eman zutenek ez dituzte datu guztiak berriro eman beharko, parte-hartzea berrestearekin nahiko izango dute (posta elektroniko bidez jasotako mezuak baliatuta, zein izenematea.euskaraldia.eus webgunearen bidez).

Izena emateko zein parte-hartzea berresteko egin klik azpiko loturan.

 

Bat egiteko garaia da.

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 6 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.

Errigora kanpaina martxan da.

Hiru kutxa daude aukeran: zuria, berdea eta beltza. Azaroaren 10ean amaituko da saskia(k) eskatzeko epea.

Errigoraren web gunean egin daiteke eskaria.

Animatu!