Hileko artxiboak: martxoa 2023

Mintzodromoa!

Noiz egingo dugu? Zer da?

Martxoaren 24an,  ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Orain artekoetan esperientzia ezin hobea izan da.

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

Partaideak

Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan. Txanda bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.

Parte hartu nahi baduzue

Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna martxoaren 22a izango da. Izena emateko sakatu hemen.

Egunerokotasuna duten gaiak landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!

Horma hizlariak.

Ikastaroetan lantzen aritu gara martxoaren 8a. Egunean geure herrian kalean entzun ditugu borroka feministaren adierazle diren aldarrikapen ugari. Baina gure herrietako hormetan urte osoan zehar egoten dira aldarrikapena:  horma hizlariak Geure herri, hiri edo auzoetan borroka feminista aldarri dutenen bilduma osatzen aritu gara; Euskal Herriko zein kanpokoak. Hona hemen, bildutako batzuk.

Ea gustatzen zaizkizuen eta asmatzen duzuen nongoak diren. Hor hor erronka!

Gora Emakumeon Nazioarteko Eguna! Galdera…

Emakumeon Nazioarteko Eguna egutegian markatuta dugu, jada, baina galdera hau egitera ausartu gara eta zure iritzia jaso nahi dugu:

Zer izan behar du Martxoaren 8ak?

                        a) aldarrikapen eguna

                        b) atseden eguna

                        c) aurreko biak

                        d) ohiko beste egun bat

                         e) bestelakoa…Zure erantzuna azaldu nahi baduzu, hemen, beheraxeago, duzu iruzkina egiteko  tartea: