Jaione-(r)en bidalketa guztiak

Irailaren 1ean 22/23 ikasturterako matrikula zabalduko dugu!

Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu  online ikastaroak  eskaintzen dizkizugu AEKn.  Irailarem 1ean ireiko dugu matrikula. Online eskaintzaren informazio guztia hemen duzue:www.aek.eus/online.  informazioa guztia dago eta horrezaz gain matrikula online egiteko aukera: lotura zuzena-irailaren 1ean aktibatuko da-: http://egela.aek.eus/matrikula/

Cours de basque en ligne 22/23: inscrivez vous!

Cursos online en AEK! MatrĂ­cula abierta a partir del 1 de septiembre para comenzar en octubre!

Udako hurrengo ikastaroak irailean hasiko dira.

Udako online eskaintzaren informazioa guztia hemen duzue: www.aek.eus/online. Bertan informazioa guztia dago eta horrezaz gain matrikula online egiteko aukera: lotura zuzena hementxe: http://egela.aek.eus/matrikula/

Irailean hasiko diren ikastaroen matrikula epea-baldin eta plazak ez diren aurretik betetzen- uztailaren 22a da.

Zalantzaren  bat  izanez gero bidali mezua e-idazkaritzara@aek.eushelbidera.

Mintzodromoa!

Zer da?

Ekainaren 10ean,  ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten.

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

Partaideak

Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan. Txanda bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.
 

Parte hartu nahi baduzue

Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna ekainaren 7a izango da. Izena emateko sakatu hemen.
 

Egunerokotasuna duten gaiak landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!

 

Aurre-matrikula abian da!

Hurrengo ikasturterako aurre-matrikula egiteko aukera izango da ekainaren 30era arte.

Datorren ikasturtean, 2022/23 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenentzat, AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEKren ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera). Ondorengo loturan egin  ahal da: aurre-matrikula.

Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

-%5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2021/22- prezioetan aplikatzen da).
 Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
– Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakiz gero aurrematrikularen %100 itzuliko dugu, ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Zalantzaren bat izanez gero bidali mezua e-idazkaritzara@aek.eus helbidera.