Hizkuntzarekin jolastea maite dugunez, hementxe dituzue hainbat asmakizun.
1 Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau,
hiru baizik.
Nor dira?
Otsaileko AIZU! aldizkariak, besteetan bezala, hainbat albiste eta erreportaje ekarri dizkigu. Gurean, lanketa egin ostean, albiste hau da zuekin partekatzea pentsatu duguna: Euskaraldia. Entzun zer dion Ixerrek.
Eskuko telefonoetan erabiltzen ditugun APPak ere tresna erabilgarriak dira euskara hobetzeko. Gero eta gehiago daude. Begiratu besterik ez, Euskal Apps! Horietako batzuk ezagutu eta interesgarriak iruditu zaizkigunak zerrendatu ditugu. Ezagutu nahi?
Adizkitegia Bertan aditz trinkoak bi eratara landu daitezke: lehenengoan, aditzak jokatzeko aukera ematen du; bigarrenean, berriz, aditz trinkoa jokatua sartu ondoren, honi buruzko informazio guztia (modua, aldia…) botatzen du.
Euskalmoji Lagunen artean euskal emotikonoak bidaltzeko aplikazioa.
Elhuyar Hiztegiak Eskura izateko eta euskara ikasteko, lagungarri izango duguna.
EGAapp Aplikazio horren bidez atarikoak, sinonimoak eta berridazketak landu daitezke.
JAKINA Euskal tribiala dibertigarria da eta euskaraz praktikatu eta gauza berriak ikas ditzakegu ondo pasatzen
Badakizue, probatu!!!
Zein dira zuen ustez lokailu politak ? Zein itsusiak? Hona, C1 mailakoek egin dugun zerrenda.
Lokailu politak
Gainera,
izan ere, laburbilduz,
hots,
esaterako,
besteak beste,
behintzat
jakina.
Lokailu itsusiak
zeren eta, eskuarki,
alabaina,
beharbada, bestalde,
hasteko
dena dela
Lokailu asper
Opariak jasotzeko inoiz berandu ez delakoan, hementxe dituzue zuentzako aukeratutako opariak.
Amama Josefaren galtzerdiak
E-uskaltegiko zereginak egiterakoan goxo-goxo egoteko…
Baltza
Hemendik aurrera, E-uskaltegiko atarian zaindari, jolastari izango dugun lagun berria.