oskar-(r)en bidalketa guztiak

Euskal Herriko lekurik kuttunena

Bai, aurten epe luzerako planak egitea zaila izan da, ez ote genituen bertan behera utzi behar izango… Hala ere, ez dugu etsi…Nora joango gara? Egun batzuetarako ala egun pasa? Familiarekin ala lagunekin? Kostaldera ala barnealdera? Badirudi aurten ezin izango garela EAEtik zein Nafarroatik irten, eta Hegoalde-Iparraldeko muga ere ezin izango dugula zeharkatu. Baina hori ez da larritzeko moduko kontua, ezta? Izan ere, Euskal Herrian leku zoragarriak daude, kontua da, askotan, ez dugula leku berezi horien berri izaten. Hain zuzen ere, turismo-gidetan agertzen ez diren planak eta lekuak ezagutu nahi ditugu, eta E-uskaltegia horretarako testuinguru ezin hobea da, Euskal Herriko—eta beste hainbat herrialdetako— ikasleak ari zarete eta!.

B2, C1 eta C2ko ikasleak aritu zarete hainbat proposamen egiten. Hauexek dira azaldu diren proposamenak: Artikutza (Oiartzun), Urdaibai, Ondarroa, Berangoko Agarramendi, Gesaltza-Añana, Baigura mendia (Heleta), Bastida, Nerbioiaren iturburua, Urkiola, Mollari (Zarautz), Arabako Mendialdea, Errezu (Lizarraldea), Gorliz-Armintza ibilbidea, Deba eta Zumaiako Flyscha eta Jaizkibel mendia…

Baina hauen artean aukeratu beharko dugu. Horretarako inkesta bat prestatu dugu, zuek bozka eman dezazuen… HEMEN BOZKATU

Euskaraldia amaitu zaigu. Balorazio txikia egingo dugu?

Aupa, e-kuadrilla!

Bai, beste batean erronkari heldu eta lortu dugu Euskal Herrian egin den esperimentu sozialik handiena gauzatzea.

Oraingoan, 15 egunez aritu gara eta iazko 11 egunekin batera 26 proba-egun egin ditugu. Handia izan da erronka eta itzela euskaldunon erantzuna. Izan ere, 180.000 pertsona aritu gara guztira eta 25.000 arigune sortu ditugu.

Euskaraldian parte hartu duen pertsonaren profila 30 eta 44 urte arteko emakume gipuzkoarra izan da. Beraz, gure herri honen argazki soziolinguistiko argia atera digu ariketa honek. Gora herri honetako emakume eta neska euskaldunak, zuen kemena danon eredua izango da!

Tira, laudorioekin amaitu eta balorazioa egiten hasi beharko gara, ezta? Hemen uzten dizuet Kike Amonarrizek atzo Berrian egin zuen balorazioa. Benetan merezi du irakurtzea.

Eta guk, zer aldatu beharko genuke? zuek zer proposatuko zenukete hurrengo Euskaraldian ariketa erraldoi honek aurrera eta hobera egin dezan? Zuen proposamenak espero ditugu. Ausart zaitezte iruzkina egitera.

Animo!!!!

EZ ETSI! Euskara ikasteko aholku batzuk jaso ditugu…

Aupa e-kuadrilla!

Hizkuntza berria ikastea ez da batere erronka makala. Askotan etsi nahi izaten dugu, amore eman…

Ez dugunez hori gertatzea nahi, Udako A2 eta B1 ikastaroetako ikasleok zenbait aholku praktiko jaso ditugu euskara ikasteko:

  • Ez ikasi bakarrik, partekatu zure esperientzia. Aurrez aurrez, online, telefonoz ala gutunez baina bakarrik ikastea urik gabeko igerileku batean igeri egitearen modukoa da. Euskal Herritik urrun bazaude, online ikastaroak, mintzanet ala Euskal Etxeak. Eta Euskal Herrian bazaude, hemen, adibidez. Hala ere, ikasle batek esan digu bere buruari euskaraz egiten diola praktikatzeko…
  • Lotsa kentzen saiatu behar duzu. Akatsak egiten ikasten baita. Errazen egiten zaizun egoeratik hasita aurrera egingo duzu. Umeekin, lagunekin edota bikotearekin hasi eta gero zailago egiten zaizkizun egoeretara egin jauzia. Ikaskidearekin, Mintzalagunarekin, Dendariariekin, Umeen eskolakoekin,… Hasi Whatsappez eta gero ahoz; bost minutuz, ordu batez, arratsalde batez,…Euskaraz egitetik Euskaraz bizitzera. Gakoa motibazioan dago .

Hizkuntza bat ikastea bidaia harrigarria baita…

Nire lagun batek esan zuen moduan,

Euskara da gure territorio libre bakarra…

Laster arte!!!!!

KORRIKAREN AHIZPAK

Bakarrik al gaude munduan? Gu al gara hizkuntza gutxituen alde korrika txandaka egiten dugun bakarrak?

Duela jada 37 urte, AEK Korrikaz erditu zen. AEKko egoera ekonomiko latzari aurre egiteko, AEKide talde baten afaltzen irudikatutakoa EHko herri ekimen arrakastatsuenetariko bat  bilakatu zen. Ondoko bideoan ikus dezakezue herri honetako historian errotu den istoriotxoa…

Eta aurrera egin zuen bolak. Gero eta handiagoa, gero eta indartsuagoa, gero eta jende anitzagoa batuz. Dagoeneko 20 edizio ospatu ditugu, hasiera batean urtero eta gero bi urterik behin. Ostegunean 21.Korrika Garesetik abiatuko da eta 10 egunez Euskal Herritik 2.500 kilometro inguru egin ostean Gasteizera helduko da Apirilaren 14an. Espero dugu 50000 pertsona inguru Gasteizko amaiera egunean.  Zuek ere blogari prestuok animatuko zarete  egun hori gozatzera gurekin batera, ezta?

Baina tira, harira, Korrikarekin lehenak izan ginen gu. Baina beste batzuek lekukoa hartu eta euren hizkuntza gutxituen aldeko antzerako ekimenak egiten hasi ziren euren herrietan.

Jarraitu KORRIKAREN AHIZPAK irakurtzen

Zein da gure opor planik onena?

Aupa e-kuadrilla!

Zer, pentsatzen zenuten ahaztuta genuela BLOGaren kontua, ezta? Ba ez, ikastaroari txapela jartzeko unerako utzi nahi izan dugu azken egun triste hauetan giroa alaitzeko apur batean… Eskerrik asko Yolanda eta Eneko zuen ekarpenengatik, txalo handia zuentzat!

Eta orain zer? Horrela amaituko al da guztia? Ba ez kuadrilla, ez, gupida barik arituko gara azken unera arte…

Jarraitu Zein da gure opor planik onena? irakurtzen