Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea

Mintzodromoa laster!

Zer da?

Abenduaren 16an,  ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta jarraituko dugu egiten aurten.

Helburua

Eskolaz kanpo euskararen erabilera bultzatzea da; ikasleak eta euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.

Partaideak

Lau-seinaka bilduta-dinamizatzaileak gidatuta-interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru txandetan gela birtualetan. Txanda bakoitza amaitu ostean beste gela batera mugituko beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.

Parte hartu nahi baduzue

Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna abenduaren 14a izango da. Izena emateko sakatu hemen.
 

Egunerokotasuna duten gaiak landuko ditugu. Animatu eta parte hartu!

Nola ikasi euskara arinago eta hobeto?

Kaixo, online ikaskide guztiok!

A2 mailako ikasleak gara eta gure eskola-saioetan gai hau eduki dugu: nola ikasi euskara arinago eta hobeto?

Lehenengo 10 konpromiso hartu ditugu:
1.- irratia euskaraz entzungo dut.
2.- mintza-kafera joango naiz.
3.- musika euskaraz entzungo dut.
4.- egunean 2 orduz ikasiko dut euskaraz.
5.- lanean lankideekin posta elektronikoak euskaraz idatziko ditut.
6.- lagunekin euskaraz hitz egiten saiatuko naiz.
7.- telebista euskaraz ikusiko dut.
8.- familiarekin eta eskolako gurasoekin hitz egingo dut.
9.- supermerkatuan ere erabiliko dut.
10.- astero 10 hitz berri ikasiko ditut.

Eta gero gomendio hauek ematera ausartu gara:

Jarraitu Nola ikasi euskara arinago eta hobeto? irakurtzen