Iragarri moduan, iazko moduan, mintzodromo-birtuala egin genuen joan den egunean, eta ederki asko aritu ginen solasean, taldetan bilduta. Euskara ikasten ari direnak, irakasleak, herritarrak⦠Sare sozialak, oporrak eta euskararen aldeko ekimenak izan genituen hizpide. Goizean zein arratsaldean maila ezberdineko 30 lagun inguru elkarturik solasean; hasiera mailakoak ere animatu ziren. Esperientzia ezin hobea, izan zen.
Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek.
Ikasturtean beste bi antolatuko ditugu; maiatzean bata eta irailean bestea. Hurrengoan gehiago eta hobeto, animatu!