Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena?… eta itsusiena?

Euskara Eguna (abenduak 3, larunbata) gertu dugu eta galdera luzatu nahi dizuegu.

Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena? … eta itsusiena?

Bat bakarra aukeratzea ez da lan erraza, ene! Asko dira gustukoak izan ahal ditugun hitzak. Batzuk ahoskeran gozoak, leunak direlako; beste batzuk, naturaren elementuak bezalakoak direlako edota esanahi sakona dutelako.

Zein dira zureak?

 

Erantzun bat “Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena?… eta itsusiena?” bidalketan

  1. Kaixo, ba, begitu A1 mailako mintza saioetan pentsa eta pentsa aritu gara eta ezin aukeratu hitzik politena. Politak, edo xarma berezia dutela iruditzen zaizkigun hitzak, baina, batzuk irten dira:-eztabaida (ez-ta-bai-da). -pinpilinpauxa ( pin-pi-lin-pauxa!!).-maitasuna. maite.-bihotz.-bilin-balanka.Eta itsusien artean, iratzargailua, ahoskatzen zaila omen delako.Eta batere gustuko ez ditugun bi: koinatu eta koinata.Itsusi zein polita,  baietz askoz gehiago egon, zuek zer diozue? 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude