Mintzanet proiektuak euskara online praktikatzeko aukera eskaintzen du: noiznahi, edonon eta doan. Horretarako, nahikoa da internet konexioa izatea ordenagailu, tableta edo mugikorrean. AEK-k hitzarmena sinatua du eta ekimenaren bultzatzailea da. Proiektuak bi zutabe ditu: bidelaguna eta bidelaria.
- Bidelaria: euskara praktikatu nahi duen pertsona da, gutxienez A2-B1 maila eskatuko zaio, elkarrizketa bermatuta egon dadin.
- Bidelaguna: bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna da, ez da irakaslea, elkarrizketak ez baitu asmo didaktikorik. Helburua hitz egitea da, bidelariari lotsa galtzen edo soltura irabazten laguntzea.
Astean ordu erdiko saioak egiten dituzte gehienek. Izena eman nahi izanez gero hemen klik egin, galdetegia bete eta jarriko dira zurekin harremanetan.