Taldeko afari bat antolatu behar dute ikasle baten etxean/elkartean. Hori dela eta, ikasleek gela-saioan erabaki behar dute ea sukaldari bat kontratatuko duten ala beraiek egingo duten guztia. Zenbait rol dituzte aukeran jarduera honetan aukeratu eta erabiltzeko.
Informazio eskatzeko elkarrizketa laburrak
Tresna hau erabili daiteke rol-jokoak egiteko. Elkarrizketa sinpleak dira eta informazioa eskatzeko zenbait ohiko egoera eta rol planteatzen zaizkie. Hori bai, egoera binaka aukeratu behar dute, eta gero rolak haien artean banatu.
Nafarroako Foru Gobernuaren dirulaguntzak.
Deialdiaren berri eman dute. Hauek dira aintzat hartu beharrekoak: A modalitatean, eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra bitartekoa izango da. Hau da, urtarrilean, apirilean edo uztailean hasita, online-ikastaroa egin eta egingo dutenak. Beraz, aurreko deialdiaren ondoren hasi direnak, alegia. C modalitatean, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15ean amaituko da, eta jadanik zabalik dago. 2025-2026 …
Read More
Hurrengo ikasturteko matrikulazioaz
Batetik, une honetan, AEKn zabalik dugu hurrengo ikasturteko aurrematrikulazioa, aurrez aurreko ikastaroetan (adi, online-ikastaroak ez daude barruan). Beraz, norbaitek interesa badu, ekainaren 30 arteko epea du aurrematrikula aprobetxatzeko. Hemen, informazioa. Edozeinek eman dezake izena, AEKko ikasleek zein berriek. Zabaldu! Bestetik, online-ikastaroetan, aurrerago zabalduko dugu hurrengo ikasturteko matrikulazioa. Azken urteetan, uztail hasieran hasi gara, HABEren aparteko …
Read More
Udako irakurle kanpaina, abian: harrapatu!
Beste albiste batekin gatoz. Urtean bitan, AEKk “irakurle kanpaina” izeneko egitasmo abian jartzen du, eta AEKko ikasleek beherapenak izaten dituzte euskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan. Orain, 2025-2026ko ikasturteko bigarren kanpaina abian da. Behean duzu katalogoa. Zerbait eskuratu nahi baduzu, jo ezazu zure irakaslearengana; adi, maiatzaren 26an amaituko da. Eskaerak nahiz ordainketak epea amaitu aurretik …
Read More
