Zer moduz zaudete?
Maiatzeko eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue maiatzeko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu maiatzeko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Maiatzeko AIZU!n: Edurne Azkarateri eta Izaro Arruti Agirreurretari elkarrizketak; AEKn udako barnetegiak; Bulgaria hitz gutxitan; kultur albisteak; online ariketak; testu mailakatuak… Euskara ikaslearen bidelagunik onena!


Comments