Udan, online-ikastaroa egin nahi al duzu?

B1-B2-C1-C2KO AZTERKETAK PRESTATZEKO ONLINE IKASTAROAK

B1-B2-C1 mailak: 75 ordu uztailaren 6tik irailaren 25era.432 €

C1 (16-18 urte): 432 € 45 €

C2 maila: 25 ordu, irailaren 1etik 30era. 257 €

MATRIKULA ZABALIK DAGO: egin hemen.

Toki gutxi izango dugu, eta gerta daiteke hurrengo egunotan guztiak betetzea; beraz, ADI EGON!

Hainbat ohar:

• 75 orduko ikastaroak, Moodle plataforman (egela.aek.eus). Zeure kabuzko jarduerak,astean 6 bat orduz; tutoretzak irakaslearekin, bi astean behin (30 min); eta mintzamen-saioa, taldean, astean behin (60 min). Horrez gain, etengabeko harremana foro bidez.C2 mailan, mintzamen-saiorik ez, baina bai bi tutoretza-saio, 60 minutukoak.

• Ikastaro hauek ez dira ekainean amaituko direnen segida, eta, era berean, ez dute jarraipenik izango urrian hasiko direnetan. Bestelako ikastaroak dira; esan bezala, azterketei begirakoak dira, errepasatzeko nahiz sakontzeko, eta gure ikastaroetatik hartutako unitate eta baliabideekin osatu ditugu (hau da, maila horretan aritu nahi duen edonork egin dezake,nahi izanez gero).

• Maila bat egiaztatzeko, gehienetan, 75 orduko ikastaroarekin ez da nahikoa izaten.Kasuren batean gerta daiteke ikastaro honetan sarbidea lortzea euskaltegietako ikasleen azterketaldian saritzeko, baina ez da ohikoena. C2ko ikastaroan, berez, ez dago sarbidea lortzerik. Oro har, azterketan arituko direnentzako ikastaroak dira.

 

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.