Aupa e-kuadrilla! Zer, pentsatzen zenuten ahaztuta genuela BLOGaren kontua, ezta? Ba ez, ikastaroari txapela jartzeko unerako utzi nahi izan dugu azken egun triste hauetan giroa alaitzeko apur batean… Eskerrik asko Yolanda eta Eneko zuen ekarpenengatik, txalo handia zuentzat! Eta orain zer? Horrela amaituko al da guztia? Ba ez kuadrilla, ez, gupida barik arituko gara azken …
Read More
Egilea:oskar
Zer eramango genuke maletan?
Eguerdi on, blogari maiteok! Berri honekin aurkeztu nahi dizuet B2ko taldean gure ametsetako bidaia kuttuna egiteko ariketaren inguruan prestatu duguna. Ariketa nahiko erraza zen. Mintza-taldean adostu behar genuen zelakoa den gure ametsetako bidaia kuttuna. Eta zenbait saioren ostean lortu genuen ondokoa adostea…ez da erraza izan gero!
Lujanbio, Arteta, Argiñano eta Berasategi gure arketipoak
Aupa e-koadrila! Azkenik! Ados jarri gara eta foroan bota zenituzten mezuei esker (Gora Itxaso, Joseba, Cristina eta Leyre!), lortu dugu euskaldunen arketipoak zehaztea. Azkenean lau atera egin ditugu, alde batetik, Maialen Lujanbio hernaniarra eta Ainhoa Arteta tolosarra eta bestetik, Karlos Argiñano beasaindarra eta Martin Berasategui donostiarra. Hainbat bideo eskegi ditut artikulu honekin batera eta zenbait …
Read More
