Maiatzeko AIZU! aldizkaria

Zer moduz zaudete? Azken alea eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utzi dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko. Hemen duzue maiatzeko AIZU! aldizkaria: KLIKATU Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria …
Read More

Udako irakurle kanpaina, abian

Urtean bitan, AEKk “irakurle kanpaina” izeneko egitasmo abian jartzen du, eta AEKko ikasleek beherapenak izaten dituzteeuskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan. Orain, 2024-2025ko ikasturteko bigarren kanpaina abian da. Zerbait eskuratu nahi baduzu, jo ezazu zure irakaslearengana; adi, maiatzaren 26an amaituko da. Eskaerak nahiz ordainketak epea amaitu aurretik egin behar dira. Eskerrik asko eta laster arte …
Read More

Zeidfest Gaztearen jaialdian, AEKko ikaslea izateak abantaila dauka!

Zeidfest Gaztearen jaialdian sarrera batean %50eko deskontua izango duzue AEKko ikaslea izateagatik. Eta zergatik? Bada, festibalaren ohorezko ate-irekiera AEKk egingo duelako. Egitaraua hemen: https://www.zeidfestgaztea.eus/ Zure sarrera eskuratzeko, galdetu zure tutoreari, mesedez. Adi, martxoaren 28a baino lehen eskuratu beharko duzue. Hurrengora arte! AEK