Udako irakurle kanpaina, abian

Urtean bitan, AEKk “irakurle kanpaina” izeneko egitasmo abian jartzen du, eta AEKko ikasleek beherapenak izaten dituzteeuskarazko liburuetan eta beste zenbait argitalpenetan. Orain, 2024-2025ko ikasturteko bigarren kanpaina abian da. Zerbait eskuratu nahi baduzu, jo ezazu zure irakaslearengana; adi, maiatzaren 26an amaituko da. Eskaerak nahiz ordainketak epea amaitu aurretik egin behar dira. Eskerrik asko eta laster arte …
Read More

Zeidfest Gaztearen jaialdian, AEKko ikaslea izateak abantaila dauka!

Zeidfest Gaztearen jaialdian sarrera batean %50eko deskontua izango duzue AEKko ikaslea izateagatik. Eta zergatik? Bada, festibalaren ohorezko ate-irekiera AEKk egingo duelako. Egitaraua hemen: https://www.zeidfestgaztea.eus/ Zure sarrera eskuratzeko, galdetu zure tutoreari, mesedez. Adi, martxoaren 28a baino lehen eskuratu beharko duzue. Hurrengora arte! AEK

Orain, udako barnetegia %10 merkeago

Alde batetik, jakinarazi nahi dizuegu 2025eko barnetegietako datak prest daudela; beraz, asmoa baduzu, has zaitezke uda antolatzen. Gainera, AEKko ikasleok udako barnetegi batzuetan %10eko deskontua izango duzue, martxoaren 31 baino lehen izena emanez gero. Matrikulak esteka honen bitartez egin daitezke: https://www.aek.eus/aurrematrikula_barnetegiak/