Bihar ekingo dio 21. KORRIKAk bere ibilbideari eta guk dagoeneko baditugu, Etxepare Institutuarekin elkarlanean, abian jarri genuen bideo lehiaketako bi garaileak. Euskal Etxeetako bideoen artean, La Platako (Argentina) Euskal Etxean euskara ikasten dabilen Enzo Dameliok irabazi du 1.470 “gustuko dut” jasota, eta irakurletzen artean, berriz, Mexiko Hiriko (Mexiko) UNAM unibertsitateko ikasleak gailendu dira 1.122 botorekin. …
Read More
Kategoria:Sailkatu gabea
Inauteriak ere online!
Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela. AEKren E-uskaltegian online ikastaroetan dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute. Oraingoan, talde ezberdinetan-A1,A2,B1 eta B2- inauteriak lantzen aritu gara. Hori bai, Euskal Herrikoak zein munduan zeharrekoak. Inauterietan mozorrotuta atera ziren kalera eta hainbat argazki atera ostean bidali dizkigute guztiokin …
Read More
KLIKA EUSKARA, KLIKA AEK, KLIKA KORRIKA!
KORRIKAREN AHIZPAK
Bakarrik al gaude munduan? Gu al gara hizkuntza gutxituen alde korrika txandaka egiten dugun bakarrak? Duela jada 37 urte, AEK Korrikaz erditu zen. AEKko egoera ekonomiko latzari aurre egiteko, AEKide talde baten afaltzen irudikatutakoa EHko herri ekimen arrakastatsuenetariko bat bilakatu zen. Ondoko bideoan ikus dezakezue herri honetako historian errotu den istoriotxoa… Eta aurrera egin zuen …
Read More
KORRIKA Munduan bideo-lehiaketa: bozkatu zure bideo gogokoena!
21. KORRIKA apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiza, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAREN lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da. AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate …
Read More
