Euskal Herrian Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egin dugu E-uskaltegian lanean dihardugun AEK-ko emakumeok. Hori dela eta, martxoaren 8an, osteguna, lanuztea egitea erabaki dugu. Onintza Enbeitak Ahoz Aho saioan dioen moduan, “Gu gelditzen bagara mundua geratzeko aukera dugu”.Gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko. …
Read More
Kategoria:Sailkatu gabea
Elurra Euskal Herrian!
Zuri esnatu da Euskal Herria gaurkoan, barnealdean zein kostaldean elurra egin du eta paisaia ederrak utzi dizkigu. Begiak ireki orduko, leihoaren bestaldeko estanpak harri eta zur utzi gaitu. Irudia betikotu asmoz klik egin dugu gehienok. Online ikastaroetan dabiltzan ikasle askok ere honelaxe egin dute. Ikusi, ikusi…
Inauteriak ere online!
Batzuek pentsatzen dute bakarrik eta ordenagailu aurrean aritzea-online ikastea-aspergarria dela, baina ez da horrela! AEKren E-uskaltegian dabiltzan ikasleek tarteka kultur ekintzetan parte hartzen dute; bai horixe! Talde ezberdinetan inauteriak lantzen aritu gara. Euskal Herriko hainbat herritan nola ospatzen diren ikusi zuten. Horrezaz gain, munduan zehar ere nola ospatzen diren kontatu digute blogean. Esate baterako, Arantzak …
Read More
Hainbat APP interesgarri
Eskuko telefonoetan erabiltzen ditugun APPak ere tresna erabilgarriak dira euskara hobetzeko. Gero eta gehiago daude. Begiratu besterik ez, Euskal Apps! Horietako batzuk ezagutu eta interesgarriak iruditu zaizkigunak zerrendatu ditugu. Ezagutu nahi? Adizkitegia Bertan aditz trinkoak bi eratara landu daitezke: lehenengoan, aditzak jokatzeko aukera ematen du; bigarrenean, berriz, aditz trinkoa jokatua sartu ondoren, honi buruzko informazio …
Read More
Lokailu politak eta itsusiak
Zein dira zuen ustez lokailu politak ? Zein itsusiak? Hona, C1 mailakoek egin dugun zerrenda. Lokailu politak Gainera, izan ere, laburbilduz, hots, esaterako, besteak beste, behintzat jakina. Lokailu itsusiak Osterantzean, nolanahi ere, zeren eta, eskuarki, alabaina, beharbada, bestalde, hasteko dena dela Lokailu asper
