Asko gustatu zaigu Gaizka Izagirrek irratian egin zuen herrien jolas hau, herrien izenak baliatuta. Ea zuen gustukoa den.
Hementxe uzten dizuegu, berak egindako txisteak ulertzeko lagungarria izan daitekeena:
OTXAGABIA Nafarroan mutu gehien dituen herria (Hotsa gabea)
LODO SA Nafarroan lokatz gehien duena (LODO SA)
BAKAIKU Nafarroan esne gehien edaten den herria (BA KAIKU)
UREPEL Behe Nafarroan dutxatzeko herririk onena (UR EPEL)
BAIONA Lapurdin bazkaltzeko onena (BAI ONA!)
ZEGAMA Gipuzkoan kotxe eleganteen dagoen herria (ZE GAMA, zer nolako gama!)
SEGURA Gipuzkoan inoiz ez dizute lapurtuko herri honetan
ZESTUA herririk klaustrofobikoena Gipuzkoan (ZE ESTUA!)
ERREZIL Arriskutsuena Gipuzkoan (ERRAZ HIL)
ANDOAIN Gipuzkoako herririk merkeena (HAN DOHAIN, HAN MUSUTRUK)
AIA Hobekien kokatuta dagoena (ALLÁ)
VILLABONA Euskal surf arropa onena non? (BILLABONG-A)
PASAIA Inoiz ez gelditu behar ez den herria Gipuzkoan (PASA IA!)
BERMEO Pixa gehien duen herria Bizkaian (BER-MEO)
MARKINA SEMEIN Seme-alaba gehien dituen herria (MAKINA SEME EIN -EGIN-)
PEÑACERRADA Araban lagunak egiten gehien kostatzen den herria (PEÑA CERRADA)
OION Araban zulo handiena duena (OYÓN, OYO GRANDE)
ELCIEGO Zein da Araban porro gehien erretzen den herria (EL CIEGO)

Zer ona, mila esker… (kar, kar, kar)