Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena?… eta itsusiena?

Euskara Eguna (abenduak 3, larunbata) gertu dugu eta galdera luzatu nahi dizuegu. Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena? … eta itsusiena? Bat bakarra aukeratzea ez da lan erraza, ene! Asko dira gustukoak izan ahal ditugun hitzak. Batzuk ahoskeran gozoak, leunak direlako; beste batzuk, naturaren elementuak bezalakoak direlako edota esanahi sakona dutelako. Zein dira zureak?  

Izan ahobizi digital!

200.000 lagun inguru ibili ziren, ibili ginen, aurreko Euskaraldiaren ekimenetan. Euskararekin jarrera (pro)aktiboa erakutsi nahi dugunak ez gara gutxi. Interneten ere pauso handiak ari da ematen euskara. Adituen arabera, hizkuntzen %5 soilik daude sarean, eta talde horretan dago euskara, domeinu propio eta guzti, gainera. Halere, hutsuneak badaude: garenak baino gutxiago azaltzen baikara euskaldunak sarean.  Interneten nabigatzerakoan, …
Read More