Aupa, e-kuadrilla!
Bai, beste batean erronkari heldu eta lortu dugu Euskal Herrian egin den esperimentu sozialik handiena gauzatzea.
Oraingoan, 15 egunez aritu gara eta iazko 11 egunekin batera 26 proba-egun egin ditugu. Handia izan da erronka eta itzela euskaldunon erantzuna. Izan ere, 180.000 pertsona aritu gara guztira eta 25.000 arigune sortu ditugu.
Euskaraldian parte hartu duen pertsonaren profila 30 eta 44 urte arteko emakume gipuzkoarra izan da. Beraz, gure herri honen argazki soziolinguistiko argia atera digu ariketa honek. Gora herri honetako emakume eta neska euskaldunak, zuen kemena danon eredua izango da!
Tira, laudorioekin amaitu eta balorazioa egiten hasi beharko gara, ezta? Hemen uzten dizuet Kike Amonarrizek atzo Berrian egin zuen balorazioa. Benetan merezi du irakurtzea.
Eta guk, zer aldatu beharko genuke? zuek zer proposatuko zenukete hurrengo Euskaraldian ariketa erraldoi honek aurrera eta hobera egin dezan? Zuen proposamenak espero ditugu. Ausart zaitezte iruzkina egitera.
Animo!!!!
Arratsalde on;
Hainbat proposamen burutatu zait.
Nire lana arigune bat izan da Euskaraldian. Ikusi dudanez, ia inork joan da tokira. Ez dakit lotsagatik izan zen, pertsona ezezagunekin egoteagatik aurrez aurre, edo covidekin besteekin beldurra izateagatik, baina internet bidez ariguneak egin proposamen bat izan leike. Mintzamenak egiten dugun moduan.
Beste bat, txangoak egin: mendira, beste hiri batera joan, kultura zerbait…. Azken finean, euskara egin zerbait egiten.
Agur 😉
Kaixo lagunak,
Aurtengoan euskaraldia berezia izan da ezta?
Oso interesgarria iruditu zait elkarrizketa. Bereziki garrantzitsua ikusten dut ariguneen figura, izan ere, taldeen adostasun eta parte- hartzeak, euskararen erabilera indartuko duelakoan nago. Etorkizuneko euskaraldiek ere arrakasta edukitzeko gakoa izango da.
Aurtengoan ordea, talde, erakunde, elkarte, enpresetan eta abar eukararen erabilera bultzatzeak, pandemiak eragindako zailtasunak izan ditu beste muturrean. Hori dela eta, aurrerantzean egingo diren ariketetan ariguneek zenbaterainoko garrantzia izan dezaketen argiago ikusiko dugulakoan nago.
Aupa euskaraldizale kuadrilla!