Lanari ekin aurrekoak.
- Bakarkako lana . Alor honek berariazko lanketa eskatzen du, berridazketek, sinonimoek eta idazlanek eskatzen duten bezalaxe. Bertsolarien kartzelako gaiaren irudiaren bidez ulertuko duzu ahozko probaren garrantzia: finalean, kartzelako gaiak erabakitzen du txapela.
- Aurreko entrenamendua. Frantziako Tourrean, aurreko asteetan mendi gorenetan
ibilitako txirrindulariek badute abantaila txiki bat: lasterketaren lehen astean bizkorrago aritzen dira, hauspoetan bor-bor dabilen oxigenoari esker. Beraz, aprobetxa itzazu mintzamena lantzeko dauzkazun aukera guztiak. - Norberaren neurria. Hiztunak jakin behar du zer egin dezakeen eta zer ez. Nork bere maila eta tankera ezagututakoan erabaki dezake zer mugatu eta zertan nabarmendu.
Hortaz, azterketa-egunean ez da komeni ezer estreinatzea. - Grabazioa. Prestaketa-saioetan ezinbestekoa da norberaren ahotsa behin eta berriro entzutea. Ahoskera, arnasa, tonua, abiadura, etenak… apurka-apurka doitzea. Ozen irakurtzea eta zinta batean grabatzea lagungarriak izan dakizkizuke.
- Erlojua. Entrenamenduetarako tresna aproposa duzu. Zer esanak eta denbora-tarteak elkarrekin egokitzen ikasi beharra dago.
Azterketa-gelan.
- Gogoratu epaimahaikoak ere zeure egoeran izan direla inoiz.
- Eseri zuzen , baina gogortu gabe, arreta erakutsiz. Sekula ez nagi edo etzanda.
- Ez begiratu oinetara edo paperetara etengabe. Begiak epaimahaikideei begira beti. Irribarretxoren batek ere ez dizu kalterik egingo.
- Eskuak astiro erabili, azalpenei laguntzeko.
- Baztertu Hots eta keinu nabarmenak baztertu.
- Aurrekoak ere norberarekin uztartu: arreta piztu ( Ezetz jakin nor…?; Badakizue zer… ; Ohartu zarete, ezta? ) eta, ahal den neurrian, naturaltasuna erakutsi. Hitzalditxoaren nondik norakoak zuk gidatzen dituzula erakutsi, beti ere.
- Erantzunetan, gogotsu: Bai … ; ez … ; ez zait ezer bururatzen … esanez
erakutsiko duzu ardatza galduta zabiltzala. Agorraldietan, hoberik otu ezean, bilatu
elkarrizketarako haria edota aurretik esandakoak gogora ekarri eta laburtu. Horrela, ondo egituratu gabekoari ere antolaketa itxura emango diozu. - Aurrekoekin, errespetuz: edozein azterketak eskatzen du begirunez jokatzea.
- Urduritasun-puntuari eutsi : zeure burua kontrolatzeari, alegia. Berotu eta konfiantzaz gainezka dabilenak erraz joko du erdarakadetara edo hitz-makuluetara:
Eske …; bueno ; osea; …, no? - Bukatutakoan, presarik ez : amaieran, adierazi aztertzaileen galderei erantzuteko prest zaudela, zer kontatu gehiago duzula, gustura jarraituko zenukeela.
Zorionez edo zoritxarrez, zure hizkuntz gaitasuna gorabehera, epaimahaikoek jarrerari ere erreparatuko diote. Aztertzaileen aurrean, heldutasuna, ikasgura, gauzak txukun egiteko gogoa erakustea duzu helburu.
Azterketa-gelan: nola hasi.
- Oso hedatuta dago epaimahaikoak hasiera hanpatu batekin liluratzeko joera. Hara: Kaixo… arin baten ondoren, aulkian tente jarrita, arnasa hartzeko tarterik gabe, serio-serio hasi da azterketaria:
“ Bueno, itzulinguruak utzi eta nire testuaren aurkezpenari ekingo diot hurrengo minutuetan. Tabako-zaletasuna da, hain zuzen ere, niri gaurko honetan egokitu zaidan gaia. Oso gai bihurria eta korapilatsua iruditzen bazait ere…/… lehenengo atalari lotuko natzaio jarraian” . - Ahozko probaren hasieran honelako atarikorik ez egiteko arrazoi bat baino gehiago dago.
Jendaurrean hitz egiteko ideia batzuk bideoan:
Zuek bestelako aholkurik ba al duzue?
Comments