Euskaraldia ekimenak hizkuntza-ohiturak astintzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa proposatzen digu. 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz hitz egitea. Izan ere, Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
Herriz herri hedatzen ari dira euskaldunon aktibazioa bultzatzeko egitasmoak: hizkuntza-ohiturak astindu nahi dira, euskara uste baino gehiagotan erabil daitekeela erakutsi, eta erabilera handitu.
Ez duzula izenik eman, oraindik? Izena eman ahal duzu www.euskaraldia.eus webgunean. Parte hartzeko azken egunak dira; animatu!
Comments