Hitanoa euskaraz lagunartean erabiltzen den tratamendua da, azken hamarkadetan indarra galtzen joan dena.
Adinekoek gainbehera horren zergatiak azaltzen dituzte bideo honetan, eta gazteek, berriz, beraiek hikaren erabilera nola ikusten duten kontatzen dute Ahotsaren ahozko ondarean.
Galtzen ari den honetan, bada gertaera hau ikertu eta berreskuratzeko ahaleginean hasi denik ere; kasuan noka. Emakumeak ahalduntzeko tresna garrantzitsua delakoan baitaude. Esperientzia hauek bildu eta bideo erreportaje hau egin dute Argia aldizkarian, Larrun aldizkariko idatzizko erreportajearen osagarri moduan.
Zeuok erabiltzen al duzue?
Comments