21. KORRIKA apirilaren 4tik 14ra ibiliko da euskal errepideetan zehar, Garestik Gasteiza, euskararen aldeko aldarria eginez. Baina ez da soilik Euskal Herrira mugatuko; izan ere, azken urteetan bezala, aurten ere KORRIKAREN lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsiko da.
AEK eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, KORRIKA txikiak eta egitarau bereziak antolatuko dira nazioarteko hainbat unibertsitate eta Euskal Etxetan.
Tartean, bigarren aldiz antolatu da bideo-lehiaketa. Mundu osoko ikasleek euskararen aldeko aldarriak bidali dituzte bideo formatuan. AEKren YouTubeko kanalean jarri ditugu ikusgai; eta gustukoenen alde bozkatzeko aukera dugu, Klika eginaz, jakina! Euskal Etxeetako bideoak eta Unibertsitateko Irakurletzetako bideoak.
“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) irabaziko dute eta udan Euskal Herriko barnetegi batean egonaldia egiteko aukera izango dute.
Apirilaren 7a bitartean bozka daitezke bideoak, sartu AEKren YouTube kanalean, ikusi eta aukeratu zure gogokoena!
Comments