Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia Fakultatean lan bat prestatzen ari dira urte luze hauetan zehar KORRIKAk euskal biztanleriarengan izan duen eragina aztertzeko. Hori dela eta, interesgarria iruditu zaigu haiekin bat egitea eta ikerketa egiten laguntzea. Beraz, zuen laguntza eskatzera gatoz.
Zehazki, gure eskaera da 3 galdetegi betetzea, Internet bidez, otsaila eta ekaina bitartean. Lehenengo galdeketa otsaila eta martxoa bitartean helaraziko dizuegu helbide elektronikora. Bigarrena, KORRIKAk iraun bitartean, hau da, apirilaren 4tik 14ra. Azken galdeketa, berriz, ekainaren erdialdean. Lehenengo biak betetzeko, 10-15 minutu inguru beharko dira, eta hirugarrenerako 5-8 minutu. Erantzunak guztiz anonimoak eta konfidentzialak izango dira.
Ikerketa hau zuen interesekoa bada edo/eta garrantzitsua dela iruditzen bazaizue, egin KLIKA hemen.
Animatu eta parte hartu!
Comments