Lehiaketa martxan AEKn!

Grabazio-lehiaketa jarri dugu abian AEKn.  Barnetegiko zure oroitzapenik maiteena zein den konta iezaguzu grabaketa batean, audioz zein bideoz, eta bidal iezaguzu. Kontakizunik onena sarituko dugu bi lagunentzako bi eguneko egonaldi batekin, Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean eta motxila!

Lehiaketan barnetegiren batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia baita.

Pasadizoak ezaugarri hauek eduki behar ditu:

  • Gehienez, minutu bateko grabazioa izan behar du.
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabil dezakezu).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez  630 47 74 00 telefono-zenbakira edo aek.komunikazioa@gmail.com helbide elektronikora.
  • Audio edota bideoak maiatzaren 24ra arte bidal ditzakezu.
  • Goiko galdera erantzun behar duzue: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”.

Animatu eta parte hartu!

AEK erabiltzailearen argazkia.

 

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.