Ilbeltzaren amaieran gaude; zuria da nagusi egunotan Euskal Herrian, elurtearekin Iritsi da lurra esnatzeko garaia kantuan. “Euskal Herriko eguna; etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu duguna» dio koplak.
Lurra jo eta erritmoa markatzeko herritar bakoitzak makila bana eramango du. Ekintza honek badu bere zergatia. Izan ere, zerikusi handia du inauteriekin, inauste edo kimatze garaiko erritoekin.
Makilarekin kolpeok emanez amalurrari esnatzeko oihua egiten zaio. Neguko solstizioaren amaiera da eta eguna luzatzen hasiko da pixkanaka; udaberria datorrela-eta fruitu asko emateko eskakizuna da hauxe.
Euskal Herriko herri eta auzo askotako lagunak etxez-etxe ibiliko dira kantuan eskean.
Hartu makila, ahotsak ondo berotu, eta esnatu Euskal Herriko lurra kantuan!
Zorion etxe hontako denoi,
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Comments