Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna.

Nondik dator?

Martxoaren 8a  Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Duela 150 urte dituen istorio baten bidez, gaur egungora iritsi gara. 1857. urtean, New Yorken ehungintza lantegi bat erre eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Emakumeok euren eta gizonen artean berdintasuna nahi  eta aldarrikatu zuten.

Ordutik hona, hainbat gorabehera eta norberaren hausnarketak hausnarketa, argi dago gauzak aldatzen joan direla. Etorkizunari begira, batek daki, baina 1857an New Yorken egindako matxinada horrek izan ditu bere oihartzun eta ondorioak, edozein moduz, hauxe bera eskatzeko, historian eginiko lehena izan ez zen arren.

Aurreko belaunaldietan zer?

Adibide batzuk jarriko ditugu gaur egungo egoera aztertzeko eta hausnartzeko baliagarri izango direlakoan.

Aurreko belaunaldietan igande arratsaldea izaten zen atseden hartzeko eta disfrutatzeko unea, Aisirako tarte bakarra, emakume gehienendako. Gizonezkoak bolatokira joaten ziren, elkarte gastronomikoetara, txikiteora… Emakumeek ezin zuten tabernetan sartu; gaizki ikusita zegoen. Toki batzuetan, gainera, mutilekin dantza lotuan aritzea ere debekatuta zuten.

Neskek ikasteko aukera gutxi zuten, eta gaztetxotatik hasten ziren lanean. Ezkonduz gero, lana uzten zuten, senarra baitzen bere soldatarekin emaztea mantendu behar zuena, etxekoandre eta ama fina. Emakumeak lanarekin izan duen harremanaren bilakaera agerian  bideoan.

Etxe gehien-gehienetan emakumea egiten zen etxearen eta seme-alaben kargu aurreko belaunaldietan.  Bestalde, emakumeek ezin zuten nahi zuten bezala jantzi; gizonezkoek baino askoz arau zorrotzagoak zituzten. Gona eta manga motzik ezin zuten erabili. Estalita joan behar zuten. Prakak janztea, berriz, bekatu larria zen. Oso baldintzatuta zeuden, erlijioarengatik, batez ere. Eta erlijioak oso beso luzeak zituen: gizarteko esparru guztietara iristen zen. Argi ikus daiteke hainbat emakumeren testigantzek osatutako bideoan.

Gaur egun?

Pixkana aurrerapenak eman dira, baina sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitu behar dugu. Besteak beste, oraindik, eredu ekonomiko honek emakumea zapaltzen duelako, indarkeria matxistak jipoitu, kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatu. Zer egin handia dugu guztiok, oraindik, ezta?

Zeuontzat orain puntua. Hemendik 100 urtera helburua lortua izango dela ikusten duzue?

One thought on “Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.