Mintzodromo birtual arrakastatsua.

Iragarri moduan, iazko moduan, mintzodromo-birtuala  egin genuen joan den egunean, eta  ederki asko aritu ginen solasean, taldetan bilduta.   Euskara ikasten ari direnak, irakasleak, herritarrak… Sare sozialak, oporrak eta euskararen aldeko ekimenak izan genituen hizpide. Goizean zein arratsaldean maila ezberdineko 30 lagun inguru elkarturik solasean; hasiera mailakoak ere animatu ziren. Esperientzia ezin hobea, izan zen.

Balorazioak ere onak izan ziren; errepikatzeko moduko esperientzia izan dela diote parte hartu zuten guztiek.

Ikasturtean beste bi antolatuko ditugu; maiatzean bata eta irailean bestea. Hurrengoan gehiago eta hobeto, animatu!

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.