Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena?… eta itsusiena?

Euskara Eguna (abenduak 3, larunbata) gertu dugu eta galdera luzatu nahi dizuegu.

Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena? … eta itsusiena?

Bat bakarra aukeratzea ez da lan erraza, ene! Asko dira gustukoak izan ahal ditugun hitzak. Batzuk ahoskeran gozoak, leunak direlako; beste batzuk, naturaren elementuak bezalakoak direlako edota esanahi sakona dutelako.

Zein dira zureak?

 

7 thoughts on “Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena?… eta itsusiena?

  1. Kaixo, ba, begitu A1 mailako mintza saioetan pentsa eta pentsa aritu gara eta ezin aukeratu hitzik politena. Politak, edo xarma berezia dutela iruditzen zaizkigun hitzak, baina, batzuk irten dira:
    -eztabaida (ez-ta-bai-da).
    -pinpilinpauxa ( pin-pi-lin-pauxa!!).
    -maitasuna. maite.
    -bihotz.
    -bilin-balanka.
    Eta itsusien artean, iratzargailua, ahoskatzen zaila omen delako.
    Eta batere gustuko ez ditugun bi: koinatu eta koinata.
    Itsusi zein polita,  baietz askoz gehiago egon, zuek zer diozue?
     

  2. Kaixo, ba, begitu A1 mailako mintza saioetan pentsa eta pentsa aritu gara eta ezin aukeratu hitzik politena. Politak, edo xarma berezia dutela iruditzen zaizkigun hitzak, baina, batzuk irten dira:-eztabaida (ez-ta-bai-da). -pinpilinpauxa ( pin-pi-lin-pauxa!!).-maitasuna. maite.-bihotz.-bilin-balanka.Eta itsusien artean, iratzargailua, ahoskatzen zaila omen delako.Eta batere gustuko ez ditugun bi: koinatu eta koinata.Itsusi zein polita,  baietz askoz gehiago egon, zuek zer diozue? 

  3. Egun on, gure taldean (C1), haien sonoritatean eta konnotazioan erreparatzen, politezat edo berezitzat jotzen ditugun hitzen artean honako hauek planteatu ziren: sustrai, amets, amona eta aitona, eta etorkizuna. Hitz horietako batzuen zentzu positiboa, ziurrenik, euskarazko abesti mitikoekin lotuta dago. Amona eta aitona hitzen jatorriari edo osaerari dagokionez, aita-ama eta ona hitzen arteko elkartetatik, kontuan hartuta ez direla sortutako esamolde berriak, ikus daiteke biloben eta aitona-amonen arteko harremanaren ezaugarria beti izan dela permisibitate handia, eta gurasoek hartu behar izan dutela beren gain hezkuntzaren alderdi zorrotzena. Beste aldetik, hitz itsusitzat har genitzakeen horien barruan pare bat aipatu ziren: emagaldua, amaginarreba eta aitaginarreba. modu gutxiesgarrian erabiltzen da, eta ez lanbide bat izendatzeko. Emagaldua hitzaren kasuan nabarmendu zen bere zentzu peioratiboa eta ez dagoela genero maskulinoari aplika dakiokeen sinonimorik.

  4.  
    “Egun on, gure taldean (C1), haien sonoritatean eta konnotazioan erreparatzen, politezat edo berezitzat jotzen ditugun hitzen artean honako hauek planteatu ziren: sustrai, amets, amona eta aitona, eta etorkizuna. Hitz horietako batzuen zentzu positiboa, ziurrenik, euskarazko abesti mitikoekin lotuta dago. Amona eta aitona hitzen jatorriari edo osaerari dagokionez, aita-ama eta ona hitzen arteko elkartetatik, kontuan hartuta ez direla sortutako esamolde berriak, ikus daiteke biloben eta aitona-amonen arteko harremanaren ezaugarria beti izan dela permisibitate handia, eta gurasoek hartu behar izan dutela beren gain hezkuntzaren alderdi zorrotzena. Beste aldetik, hitz itsusitzat har genitzakeen horien barruan pare bat aipatu ziren: emagaldua, amaginarreba eta aitaginarreba. modu gutxiesgarrian erabiltzen da, eta ez lanbide bat izendatzeko. Emagaldua hitzaren kasuan nabarmendu zen bere zentzu peioratiboa eta ez dagoela genero maskulinoari aplika dakiokeen sinonimorik”. Mila esker.
     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.