AIZU! aldizkariko albisteen azalpena

AIZU! aldizkariaren otsaileko alean argitaratutako albisteen lanketa egin dugu, eta horietako bi zuekin partekatzea erabaki dugu. Josebak, Euskaraldiaren inguruko informazioa azaldu du eta Martak, berriz, sandwichen inguruko albiste bitxi baten berri eman digu. Zer iruditu zaizue kontatutakoa?

Martxoaren 8ko deialdiaren inguruan.

Euskal Herrian Mugimendu Feministak antolatu duen ekimenaren oinarriekin guztiz bat egin dugu E-uskaltegian lanean dihardugun AEK-ko emakumeok. Hori dela eta, martxoaren 8an, osteguna, lanuztea egitea erabaki dugu. Onintza Enbeitak Ahoz Aho saioan dioen moduan,  “Gu gelditzen bagara mundua geratzeko aukera dugu”.Gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sexu bereizkeriarik gabeko mundu justuago baten bila lanean segitzeko. …
Read More