Bedia Bizkaiko herri txiki bat da eta Arratiako Araneko atea da. Bilbotik hogei minutura gaude eta inguruko herriak hauek dira: Lemoa, Galdakao, Zornotza, Igorre… Eta mendi asko daude gure inguruan ere: Mandoia, Upo, Lemoatx eta Bediatik Gorbeiara hogei minutu daude.
Izan zirelako gara eta garelako izango dira.
Jose Manuel Lujanbio Retegi “Txirrita” Ereñotzun, Hernanin, 1860ko abuztuaren 14an jaio zen eta Altzan, Donostian, 1936ko ekainaren 3an hil. Bertsolaria izan zen; bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu izan zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai …
Read More
Zein da zuretzat euskarazko hitzik politena?… eta itsusiena?
Euskara Eguna izan zela eta, B1 eta C2 atarikoa taldeetan, euskarazko hitzik politena eta itsusiena zeintzuk iruditzen zaizkigun komentatzen aritu ginen. Bat bakarra aukeratzea ez da, ez, lan erraza!
2009ko txapelduna: Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko arazoaren 26a) bertsolaria da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izana, gaur egun (2017) bertsolarien txapeldunordea da. Lau urtez behin Bertsolarien Txapelketa Nagusia ospatzen da. Maialen sei aldiz finalista izan da eta bi aldiz txapeldunorde geratu da. 2009an Joxe Agirrek Maialeni bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapela jarri zion.
Uztapide hiru urte jarraian Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun.
Manuel Olaizola Urbieta-Uztapide-bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago. Horregatik, maiz, bertsolaria zestoartzat hartua izan da. 16 urte zituela, gurasoek Arabako Zurbao herrira bidali eta horri esker ikasi zuen erdaraz. 14 urtetatik etxez etxe …
Read More