C2kook ere geure aletxoa jarri nahi izan dugu, beste bertsolari bat izan dezazuen mintza-saioetarako.
Oraingoan, Xabier Amuriza dakarkizuegu hona; esan bezala, beste handi bat. Hona hemen berari buruzko informazioa:
Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia,[1] Xabier Amuriza izen-deiturez ezaguna[2] (Etxano, Zornotza, 1941eko maiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra zein bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.
Torreburu baserrian jaioa, 1965ean abade egin zen, eta 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso, hiru espetxealditan. 1976an utzi zuen apaizgoa. Politika arloan urte luzez militantzian aritu da; horrez gain, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu da.
1980ko hamarkadan berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera (euskara batua bertsolaritzan aplikatuta), bere irudi zein metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: neurri eta doinu asko sortu zituen, ordura artekoetatik oso bestelakoak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Bera da urte haietako bertso eskolen eragile, baita irakasle nagusia ere. Bi aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, 1980 eta 1982an.
1990eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi ondoren, bestelako formatu batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu zituen). Gaur egun, erretiroa hartuta, ez da bertsolari aritzen.
Bertsolari Txapelketa Nagusia:
-
-
Txapelduna (2): 1980, 1982.
-
Hirugarrena (1): 1986.
-
Finalista (3): 1980, 1982, 1986.
-
Comments