Zer moduz zaudete?
Azken alea, maiatzekoa, eskura duzue. Online-ikastaroetan ere, AEK-ko ikaslea izateagatik, aukera duzue AEKren AIZU! aldizkaria eskuratzeko. Nola? Hilero, blog honen bidez, lotura bat utziko dizuegu, bertan sartu, eta aldizkaria online irakurtzeko aukera izango duzue, edo pdf-an deskargatzeko.
Hemen duzue maiatzeko AIZU! aldizkaria: KLIKATU
Horrez gain, gerta daiteke zuetariko batzuk paperzaleak izatea, eta aldizkaria etxean jaso nahi izatea. Horrela bada, egin harpidetza!
Orain, bai, kito: gozatu maiatzeko aldizkariarekin*! Hurrengora arte!
AEK-ko online-ikastaroak
*Maiatzeko AIZU! kalean: Olatz Arrizabalaga pilotariari etaJulen Axpe ‘furgonologoari’ elkarrizketak; Araba, historiaurreko guda leku; Orreagan, erromesen zaindari; AEKn, uda giroan; kultur albisteak; denbora-pasak eta beste kontu ugari!
Ea argitaratzen duen.