Kosta gabea ez da izan, baina hemen dituzue gure ikastaroan aukeratu ditugun euskaldun arketipoak. Maialen Lujanbio bertsolaritzan ematen duen mailagatik, bertsolaritzaren muturra urrutiago eramateagatik, eta askorentzat eredu izateagatik aukeratu dugu; Iñaki Perurena, ostera, bertako kirol bat mundura zabaltzeagatik, bere kirola zentzuz profesionalizatzeagatik eta estiloa helburuen gainetik jartzeagatik. Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a).
Egilea:ziortza
Nire oporrak
Ez dut ezer berezirik egin oporretan. Etxean izan gara lasai-lasai, baina ahal izan dugunean, egin dugu irteeratxoren bat edo beste: Getxoko Portu Zaharrean, Laidan, Santimamiñen, Deban… Argazkia oporretako lehen egunekoa duzue. Iruñean, Korrika amaieran ateratakoa. Egun itzela izan genuen, ezta?