Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abesti eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia, “klika KORRIKA 2019” abestiaren erritmora! Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi …
Read More
Kategoria:Sailkatu gabea
Modela euskarazko itzultzaile automatiko berria!
Adimen artifizialaren bidez euskaratik eta euskarara itzultzen duen sistema automatikoa da Modela. Elhuyarreko eta MondragonLinguako Modelaren arduradunek teknikarik berritzaileenean oinarrituta garatu dute: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation). Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu dute. Erabilgarria, ezta? Zer diozue?
Mintzodromoa laister!
Iaz egin genuen lehen aldiz mintzodromoa eta oso ondo atera zen. Hirutan egingo dugu aurten: urtarrilean, apirilean eta irailean. Aurrerago zabalduko dugu urtarrilekorako izen-ematea. Orain, gaiaren inguruko proposamenak bildu nahi ditugu; hiru gai landuko ditugu. Ikusi iaz zein izan ziren. Animatu eta bidali proposamenak! Guztion artean aukeratuko ditugu hiru. Zer diozue?
Euskarak hurrengo fasea klikatu du: akzioarena.
Euskaraldia ekimena.
Bihar hasiko da EUSKARALDIA ekimena. Hizkuntza-ohiturak astintzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen du; euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz egitea. Izan ere, Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake. Izena eman al duzue? Zer izango zara ahobizi ala belarriprest? Konta konta… Saran izan da Edurne …
Read More